Zestoan T.S.k eta udalak greba egingo dute bihar

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 28a

Espainiako Gobernuak indarrean jarri duen lan erreforma salatzeko greba orokorra izango da bihar, eta Urola Kostako zerbitzu publikoetan jarraipen zabala izango du lanuzteak. Azkoitiko, Azpeitiko, Aizarnazabalgo, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako udal langile guztiek egin dute bat grebarekin. Beraz, ez da zerbitzurik eskainiko udaletxeetan. Halaber, udalok kudeatzen duten bestelako zerbitzurik ere ez da izango biharkoan. LABen arabera, ez dituzte gutxiengo zerbitzuak ezarri. Soilik Udaltzaingoak egingo du lana, hala araututa dutelako. Irakaskuntza arloan ere ia erabateko jarraipena izango du biharko grebak. Gehienek gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituzte, baina hainbat ikastetxe itxi ere egingo dute. ELA sindikatuak adierazi duenez, ikastetxe pribatu guztietan izango dira lanuzteak; publikoek, berriz, batzar informatiboak egin dituzte. Azkoitia-Azpeitia Urola Ikastola BHIn ere greba egingo dute, eta eskolarik emango ez badute ere, ateak zabalik izango dira, eta telefono deiak jasoko dituzte. Zestoako Aizarna auzoko herri eskolan ere greba egiteko asmoa azaldu dute irakasleek, baina norbait bertan izango dela jakinarazi dute, gutxiengo zerbitzuak eskaintzeko. Hainbat enpresetan ere grebaren aldeko botoak nagusitu dira. Besteak beste, T.S. Fundicioneseko bi lantegietan egingo dute greba bihar. Ohi bezala, pikete informatiboak egingo dituzte goizaldean, eta gero manifestazioak izango dira. Zestoan eta Zumaian 09:00etan elkartuko dira plazan, eta Azpeitian, Getarian eta Zarautzen 09:30ean. 12:00etan, berriz, manifestazio [...]

Espainiako Gobernuak indarrean jarri duen lan erreforma salatzeko greba orokorra izango da bihar, eta Urola Kostako zerbitzu publikoetan jarraipen zabala izango du lanuzteak. Azkoitiko, Azpeitiko, Aizarnazabalgo, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako udal langile guztiek egin dute bat grebarekin. Beraz, ez da zerbitzurik eskainiko udaletxeetan. Halaber, udalok kudeatzen duten bestelako zerbitzurik ere ez da izango biharkoan. LABen arabera, ez dituzte gutxiengo zerbitzuak ezarri. Soilik Udaltzaingoak egingo du lana, hala araututa dutelako.
Irakaskuntza arloan ere ia erabateko jarraipena izango du biharko grebak. Gehienek gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituzte, baina hainbat ikastetxe itxi ere egingo dute.

ELA sindikatuak adierazi duenez, ikastetxe pribatu guztietan izango dira lanuzteak; publikoek, berriz, batzar informatiboak egin dituzte.

Azkoitia-Azpeitia Urola Ikastola BHIn ere greba egingo dute, eta eskolarik emango ez badute ere, ateak zabalik izango dira, eta telefono deiak jasoko dituzte. Zestoako Aizarna auzoko herri eskolan ere greba egiteko asmoa azaldu dute irakasleek, baina norbait bertan izango dela jakinarazi dute, gutxiengo zerbitzuak eskaintzeko.

Hainbat enpresetan ere grebaren aldeko botoak nagusitu dira. Besteak beste, T.S. Fundicioneseko bi lantegietan egingo dute greba bihar.

Ohi bezala, pikete informatiboak egingo dituzte goizaldean, eta gero manifestazioak izango dira. Zestoan eta Zumaian 09:00etan elkartuko dira plazan, eta Azpeitian, Getarian eta Zarautzen 09:30ean. 12:00etan, berriz, manifestazio nazionala izango da Donostian, eta arratsaldean ere mobilizazioek jarraituko dute; Azpeitian, Getarian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian egingo dituzte manifestazioak, 18:00etan.

Interneten ere hainbat «aktibistak» tokian tokiko informazioa emango dute, greba.euskalherrian.info atarian eta Twitterreko @grebaorokorra kontuan.
Urola Kostako Hitza-ko langileek gaur egingo dute lanuztea. Beraz, edizio digitalean ez da albisterik izango, eta bihar ez da egunkaria argitaratuko. Hala ere, ostegunean jarraipen berezia egingo dio grebari. Goizean goizetik grebak herri bakoitzean duen eragina jasoko du atari honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide