Ostiralean, hilak 30, jokatuko dute Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketako finala, Lagunak erretegian. Hona hemen egitaraua:
- 19:30. Finala.
- Lehenbizi sailkatzen den bikoteak 6.000 euro jasoko ditu, txapela eta garaikurra.
- Bigarren postuan geratzen den bikoteak 2.000 euroko saria eskuratuko du.
- Hirugarren sailkatzen denak, berriz, 1.000 euro.
- Hurrengo 30 bikoteentzat ere izango dira sariak.
- 21:00. Afaria eta sari banaketa. Bertan parte hartu nahi dutenek, 30 euroan erosi ahalko dituzte txartelak Itxas-Lur, Txikipolit eta Tivoli tabernetan.
- 22:30. Mus azkarra eta sari banaketa. Txapelketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena.
- Lehenbiziko postuan sailkatzen den bikoteak %50a eskuratuko du.
- Bigarren postuan geratzen den bikoteak %20a irabaziko du.
- Hirugarren sailkatzen denak, berriz, %10a.
- Laugarren postua eskuratzen dutenek %5a jasoko dute.
