IV. Oroimenaren Eguna izango da igandean, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 27a

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak IV. Oroimen Eguna antolatu du iganderako, Zarautzen. Hona hemen egitaraua:

- 12:00. Lore eskaintza egingo diote Jon Paredes Txiki-ri, Zarauzko hilerrian.

-13:00. Omenaldia egingo diete Frankismoaren biktimei eta horren aur...

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak IV. Oroimen Eguna antolatu du iganderako, Zarautzen. Hona hemen egitaraua:

- 12:00. Lore eskaintza egingo diote Jon Paredes Txiki-ri, Zarauzko hilerrian.

-13:00. Omenaldia egingo diete Frankismoaren biktimei eta horren aurka borrokatu zutenei, Musika Plazan.

-14:30. Herri bazkaria egingo dute, gaztetxean. Bertan parte hartu nahi dutenek 15 euro sartu beharko dituzte ostirala bitartean, 3035 0101 91 1010021269 kontu korrontean, Ahaztuak izena adieraziz. Ordainagiria erakutsi beharko da bazkaldu ahal izateko.

- 17:30. Salvador Amor eta Gabriel Ortega musikariek Rojo cancionero y banderas rotas kantaldia eskainiko dute, gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide