Malder Gaztea Maketa Lehiaketako finalean

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 27a

Zestoako Malder musika taldea Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako finalera pasatu da, Hotzikara (Usurbil), Haxotz (Bilbo), Ebony Rose (Barakaldo) eta Belako (Mungia) taldeekin batera. Entzuleen saria Ebony Rose taldeak irabazi du, eta Gaztea irratiko ent...

Zestoako Malder musika taldea Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako finalera pasatu da, Hotzikara (Usurbil), Haxotz (Bilbo), Ebony Rose (Barakaldo) eta Belako (Mungia) taldeekin batera. Entzuleen saria Ebony Rose taldeak irabazi du, eta Gaztea irratiko entzuleen aukeratu duten bigarren taldea Belako izan da. Baina, epaimahaiak beste hiru talde aukeratu ditu finalerako: Malder, “pop-rock koherentea eta melodia zainduak” dituelako; Hotzikara, “metal dotoreagatik”; eta, Haxotz “metal melodikoagatik”.

Finalera pasatu diren bost taldeek apirilaren 26an kontzertua emango dute Bilborock aretoan. Zuzeneko hori entzun ondoren hartuko du erabakia epaimahaiak. Epaimahaikideak Aiora Renteria, Fermin Etxegoien eta Pablo Cabeza dira.

Maketa lehiaketaren irabazleak 3.000 euro jasoko ditu dirutan eta 3.000 euro musika-tresnatan edota ekipamenduan. Horrez gainera, Gazteak aukeratutako ekoiztetxe batekin bideoklipa grabatuko dute eta 2012ko Bilbao BBK Live jaialdian zuzenean jotzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide