Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Manuel Lasarte bertsolariari omenaldia prestatzeko Orioko Udaleko KulturaSailak bilera irekia antolatu du gaurko. Jakinarazi dutenez, Orioko zenbait elkartek, herritarrek, Leitzako Udalak eta hainbat bertso eskolek omenaldirik antolatzeko asmorik al duten galdetu diote Orioko Udalari. Lasarteren familiarekin elkartu ondoren erabaki du udalak bilera prestatzea. 18:00etan elkartuko dira, kultur etxean.