Zarauzko Eleak taldeak babes osoa eskaini nahi dio datorren hilean Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaituko duten zarauztar gazteari. Presoen aldeko aldarrikapen bat inoiz ezin daiteke izan zigortzeko moduko ekintza bat. Guztiz neurriz kanpokoa da Madrilen epaitzea txosnetako kartel erreibindikatibo huts bat.
Horregatik gaur udalbatzarrean aurkeztuko den mozioa defendatzeko deia luzatzen dugu. Baita ere apirilaren 15ean, arratsaldean, malekoian burutuko den herri ekimenean parte hartzera.
Iosu Txapartegi