40 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Muuren bizikleta martxan

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 27a

Odolik gabeko festen alde lema hartuta, bizikleta martxa antolatu zuen Muu herri ekimenak larunbatean, «auzoak ere girotzeko». Plazatik abiatu zen martxa 16:00ak inguruan, eta 40 bat pertsonak hartu zuten parte; helduek, gazteek zein haurrek. «Gustura gelditu gara. Nahi genuena lortu dugu. Gainera eguraldi ona, giro ederra egin zuen», jakinarazi du Iñaki Odriozolak, zekorketen aurkako taldeko kideak. Ez zuten ez arazorik ez ezbeharrik izan. Parte-hartzaileren bat nekatuz gero, bidea furgonetan egiteko aukera eskaini zuten. Hala ere, «arazo handirik ez» zela izan esan du, Odriozolak. «Haur bat furgonetara igo zen Arroa Goiko aldapa igotzeko. Haur batzuk bizi joaten hasi ziren elkarren artean jolasean, eta batek asma-krisia izan zuen. Beraz, furgonetara eraman genuen». Arroa Goian «jende piska bat» zegoela gogoratu du Odriozolak, eta geldialdia egiteko aprobetxatu zuten bertan. «Zerbait jan eta edateko tartea izan zen». Arroa Behera iritsi zirenean, klarionekin Muuren logoa marraztu zuten lurrean. Iraetatik pasatzerakoan ere futbol zelaira sartu ziren. «Partidak jokatzen ari ziren, eta aprobetxatu egin genuen». Zestoara 19:00ak inguruan iritsi ziren. Ostiralean kontzertuak «Dirua biltzeko», kontzertuak antolatu dituzte Muuko kideek ostiral honetarako gaztetxean. Mondocane eta Buffalo taldeak izango dira bertan, 22:30tik aurrera. Aurrerantzean hainbat ekintza prestatuko dutela jakinarazi dute herri ekimenetik. «Pixkanaka-pixkanaka, aurrera egingo dugu».

Hainbat lagun bildu zen plazan, 16:00etan, bizikleta martxari ekiteko (Argazkia: Xabier Otamendi)

Odolik gabeko festen alde lema hartuta, bizikleta martxa antolatu zuen Muu herri ekimenak larunbatean, «auzoak ere girotzeko». Plazatik abiatu zen martxa 16:00ak inguruan, eta 40 bat pertsonak hartu zuten parte; helduek, gazteek zein haurrek. «Gustura gelditu gara. Nahi genuena lortu dugu. Gainera eguraldi ona, giro ederra egin zuen», jakinarazi du Iñaki Odriozolak, zekorketen aurkako taldeko kideak.
Ez zuten ez arazorik ez ezbeharrik izan. Parte-hartzaileren bat nekatuz gero, bidea furgonetan egiteko aukera eskaini zuten. Hala ere, «arazo handirik ez» zela izan esan du, Odriozolak. «Haur bat furgonetara igo zen Arroa Goiko aldapa igotzeko. Haur batzuk bizi joaten hasi ziren elkarren artean jolasean, eta batek asma-krisia izan zuen. Beraz, furgonetara eraman genuen». Arroa Goian «jende piska bat» zegoela gogoratu du Odriozolak, eta geldialdia egiteko aprobetxatu zuten bertan. «Zerbait jan eta edateko tartea izan zen».

Arroa Behera iritsi zirenean, klarionekin Muuren logoa marraztu zuten lurrean. Iraetatik pasatzerakoan ere futbol zelaira sartu ziren. «Partidak jokatzen ari ziren, eta aprobetxatu egin genuen». Zestoara 19:00ak inguruan iritsi ziren.

Ostiralean kontzertuak
«Dirua biltzeko», kontzertuak antolatu dituzte Muuko kideek ostiral honetarako gaztetxean. Mondocane eta Buffalo taldeak izango dira bertan, 22:30tik aurrera.
Aurrerantzean hainbat ekintza prestatuko dutela jakinarazi dute herri ekimenetik. «Pixkanaka-pixkanaka, aurrera egingo dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide