Hardcore eta punk estiloko kontzertu hirukoitza izango da ostiralean Getariako gaztetxean. Hiru taldek joko dute, 22:ooetatik aurrera. La URSS granadarrek “80. hamarkadako jarrera duen punka” eskainiko dute, antolatzaileek azaldu dutenez. “TNT, Dead Kennedys edo KGB taldeen erakoa” (http://www.youtube.com/watch?v=FwoJcbbbBME).
Sudor taldearen txanda izango da ondoren. Toledokoek “hardcore garratza eta zuzena” jotzen dute, antolatzaileen arabera (http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=UnLRH3o2WHc#!).
Eta ACHTUNG! hernaniarrek osatuko dute eskaintza. Afonia eta Orreaga 778ko kideekin, hardcore-punk-a izango da entzungai.