Aizarnazabalgo Misio Taldeak Haitira eguzki indarrarekin funtzionatzen duten lanparak biltzeko kanpaina du martxan. Horietako lanpara bakoitzak 15 euro balio ditu. Laguntza kanpaina honetan parte hartze era bat Uztarrin jarri duten itxulapikoan borondatea botata da. Kanpaina maiatzera bitartean edukiko dute martxan .