Mikel Lorenzok hiru domina lortu ditu Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo Txapelketan

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 26a

Mikel Lorenzok Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo Txapelketan hartu du parte pasa den asteburuan, Eskoriatzan, eta bertan hainbat domina lortu du getariarrak; nagusien mailan, Kyu graduen baitan, Defentsa Pertsonalen Tekniken Gipuzkoako eta Euskadiko txape...

Mikel Lorenzok Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo Txapelketan hartu du parte pasa den asteburuan, Eskoriatzan, eta bertan hainbat domina lortu du getariarrak; nagusien mailan, Kyu graduen baitan, Defentsa Pertsonalen Tekniken Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna bilakatu da; horrez gain, nagusien mailan, eta Kyu graduetako 75 kilotik beherako modalitatean, Borroken Euskadiko Txapelketa irabazi du; gradu horien modalitatean, armekin lehiatutako Katetako Gipuzkoako Txapelketan ere nagusitu da Lorenzo.

Lorenzok Kenpo-Kai Japoniako borroka-artea lantzen du Getariako kiroldegian. Lehenengo aldiz hartu du parte halako txapelketa batean, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 120 jokalarikin batera lehiatu da getariarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide