Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Danbolin Musika Eskolak XV. Musika Astea ospatuko du bihartik aurrera. Bertako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dute gaurtik ostiralera bitartean. Bi emanaldi izango dira bihar, asteartea, 17:30ean eta 19:00etan, eta musika tresna desberdinak entzuteko aukera izango da, kultur etxean. Asteazkenean, berriz, musika eskoletako tailerretan dabiltzan ikasleek eskainiko dute saioa, 17:30ean. Ondoren, 18:30ean, beste kontzertua izango da.
Ostiralean izango dira azken emanaldiak; 17:30ean musika eskolako hainbat ikaslek hartuko dute parte, eta 19:00etan Musika Astearen amaierako kontzertua egingo dute.
Musika Astea hilaren 30ean amaituko bada ere, apirilaren 26an Alos Quartet taldeak kontzertu pedagogikoa egingo du, 18:00etan. Hasiera batean, talde honek ostegunean eskaini behar zuen saioa, baina egun horretan greba orokorra izango denez, apirilera atzeratu dute emanaldia. Kontzertu guztiak Orioko kultur etxean eskainiko dituzte.