“Gustura” daude Muuko kideak, bizikleta martxaren erantzunarekin

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 26a

Larunbatean Muu herri ekimenak bizikleta martxa antolatu zuen “auzoak ere pixka bat girotzeko”. 40 bat pertsonek hartu zuten parte martxan; helduek, gazteek zein haurrek. “Gustura gelditu gara. Nahi genuena lortu dugu. Gainera, eguraldi ona egin zuen”, jakinarazi du Iñaki Odriozola Muuko kideak. “Arazo berezirik ez” zutela izan jakinarazi du Odriozolak. Hiru furgoneta zeuden, norbait nekatuko balitz bertara igotzeko:  “Haur bat, esaterako, furgonetara igo zen Arroa Goiko aldapa igotzean”. Arroa Behera iritsi zirenean, klarionekin Muuren logoa egin zuten lurrean. Zestoara, 19:00ak inguruan iritsi ziren. Ostiralean kontzertuak “Diru pixka bat lortzeko asmoarekin”, kontzertuak antolatu dituzte ostiral honetarako Gaztetxean. Mondocane eta Bufalo taldeak izango dira.

Larunbatean Muu herri ekimenak bizikleta martxa antolatu zuen “auzoak ere pixka bat girotzeko”. 40 bat pertsonek hartu zuten parte martxan; helduek, gazteek zein haurrek. “Gustura gelditu gara. Nahi genuena lortu dugu. Gainera, eguraldi ona egin zuen”, jakinarazi du Iñaki Odriozola Muuko kideak.

“Arazo berezirik ez” zutela izan jakinarazi du Odriozolak. Hiru furgoneta zeuden, norbait nekatuko balitz bertara igotzeko:  “Haur bat, esaterako, furgonetara igo zen Arroa Goiko aldapa igotzean”. Arroa Behera iritsi zirenean, klarionekin Muuren logoa egin zuten lurrean. Zestoara, 19:00ak inguruan iritsi ziren.

Ostiralean kontzertuak
“Diru pixka bat lortzeko asmoarekin”, kontzertuak antolatu dituzte ostiral honetarako Gaztetxean. Mondocane eta Bufalo taldeak izango dira.

Muu herri ekimenaren bizikleta martxa

Bizikleta martxaren hasiera Erdi kalean goitik behera

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide