Odei Barrosok irabazi du VI. Erniarraitz Sariketa

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 24a

Lepo bete zen atzo Azpeitiko Gaztetxea, VI. Erniarraitz Sariketaz gozatzeko helburuarekin. Odei Barroso izan zen garailea. Bigarren postua, berriz, eskualdeko batentzat izan zen, Aitor Urbieta zarauztarrarentzat (duela lau urte berak irabazi zuen). Hori ez zen izan Urbietak eskuratu zuen sari bakara, ordea, bertsorik onenaren saria ereeskuratu baitzuen (HITZAk ematen du saria). Eneritz Artetxe izan zen finalera sailkatutako beste finalista, eta bosgarren postuan gelditu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide