Atzerritartasun legearen inguruko saioa izango da asteartean

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 23a

Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko taldekako saioak antolatu ditu. Saio hauen bidez, legearen edukia azaltzeaz gain, bere eragin praktikoa ere argituko da atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan.  Saioak atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei daude zuzenduta.  Biltzeneko (Eusko Jaurlaritzako integrazio eta kultur arteko elkarbizitza zerbitzua) Lege-Aholkularitzako abokatu batek atzerritartasunaren araudiari buruzko galderak erantzungo ditu asteartean, besteak beste, bizitzaren arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzkoak: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak, etab. Etxezabalan izango da saioa, 18:00etan.  

Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko taldekako saioak antolatu ditu. Saio hauen bidez, legearen edukia azaltzeaz gain, bere eragin praktikoa ere argituko da atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan.

 Saioak atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei daude zuzenduta.

 Biltzeneko (Eusko Jaurlaritzako integrazio eta kultur arteko elkarbizitza zerbitzua) Lege-Aholkularitzako abokatu batek atzerritartasunaren araudiari buruzko galderak erantzungo ditu asteartean, besteak beste, bizitzaren arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzkoak: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak, etab. Etxezabalan izango da saioa, 18:00etan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide