Sahararen aldeko mus txapelketa jokatuko dute gaur Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 23a

Mendebaldeko Sahararen aldeko mus txapelketa jokatuko da gaur Zestoan, Lau Iturri elkartean, 22:00etan. Wadna elkarteak antolatu du lehiaketa. Bikoteko 25 euro ordaindu behar da, eta 5 euro Wadna elkartearentzako izango dira. Lehen saria, bildutako dir...

Mendebaldeko Sahararen aldeko mus txapelketa jokatuko da gaur Zestoan, Lau Iturri elkartean, 22:00etan. Wadna elkarteak antolatu du lehiaketa. Bikoteko 25 euro ordaindu behar da, eta 5 euro Wadna elkartearentzako izango dira. Lehen saria, bildutako diruaren %50 eta txapela izango da; bigarren saria, bildutakoaren %25; hirugarrena, %15; eta, laugarrena %10. Antolatzaileek azaldu dutenez Lau Iturri elkartean barra zerbitzua izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide