Zarauzko Herrirak bigarren batzarra egingo du bihar. Bertan, orain arte sortu diren lan taldeen nondik norakoen berri emango dute, eta baita aurrerantzean herri bilgune horrek egin beharreko ibilbidea zehaztu ere.
Batzarra Ebro Etxean izango da, 11:00etan, eta ordu eta erdi iraungo duela aurreikusi dute. Bertaratu ezin dutenek zarauzkoherrira@gmail.com helbide elektronikora bidali dezakete mezua ekarpenak egiteko.