Gurekin Jaiko kide bat epaituko dute, «terrorismoa goratzea» egotzita

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 23a

Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, «terrorismoa goratzea» egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoekin kokoteraino». «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza natolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren asteazkenean, mozioa aurkeztuko dute osoko bilkuran, Zarauzko Udalak halako «astakeriaren aurrean» duen jarrera azal dezan. Epaiketaren harira bestelako ekintza batzuk ere egingo dituzte Gurekin Jaikoek. Ekintzok aurrera eraman ahal izateko, ordea, «herritarren beharra» dutela nabarmendu dute. Hori dela eta, hilaren 30rako asanblada irekia antolatu dute, aipatu ekimenak zehaztu, eta horietan parte hartuko dutenen betebeharrak finkatzeko. Putzuzulon izango da bilera, 17:30ean. Horren harira, mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte zarauztarrak. «Elkartasuna ez da delitua» Jakinarazi dutenez, pasa den urteko sanpelaioetatik «hamaika» izan dira «Auzitegi Nazionalaren eta poliziaren eskutik jasandako erasoak». 2011ko San Pelaio egunean gertatu zen lehena, haien arabera: «Ertzaintza 20:00etan txosnagunera etorri zen presoen sakabanaketaren kontrako argazkiak zituen pankarta kentzera. Bertan zegoen hainbat lagun identifikatu zuten». Txosnagunearen arduradun bati —Gurekin Jaiko kidea— terrorismoa goratzea egotzi zion, eta diligentziak irekiko zituztela ohartarazi. Iazko urriaren 5ean aipatu kidea Auzitegi Nazionalera deitu zuten, inputatu gisa deklara zezan. Hiru bat [...]

Prentsaurrekoko irudi bat

Gurekin Jai festa batzordeko hainbat kide, herenengun egin zuten agerraldian, itsas pasealekuan (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, «terrorismoa goratzea» egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoekin kokoteraino». «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza natolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren asteazkenean, mozioa aurkeztuko dute osoko bilkuran, Zarauzko Udalak halako «astakeriaren aurrean» duen jarrera azal dezan.

Epaiketaren harira bestelako ekintza batzuk ere egingo dituzte Gurekin Jaikoek. Ekintzok aurrera eraman ahal izateko, ordea, «herritarren beharra» dutela nabarmendu dute. Hori dela eta, hilaren 30rako asanblada irekia antolatu dute, aipatu ekimenak zehaztu, eta horietan parte hartuko dutenen betebeharrak finkatzeko. Putzuzulon izango da bilera, 17:30ean. Horren harira, mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte zarauztarrak.

«Elkartasuna ez da delitua»
Jakinarazi dutenez, pasa den urteko sanpelaioetatik «hamaika» izan dira «Auzitegi Nazionalaren eta poliziaren eskutik jasandako erasoak». 2011ko San Pelaio egunean gertatu zen lehena, haien arabera: «Ertzaintza 20:00etan txosnagunera etorri zen presoen sakabanaketaren kontrako argazkiak zituen pankarta kentzera. Bertan zegoen hainbat lagun identifikatu zuten». Txosnagunearen arduradun bati —Gurekin Jaiko kidea— terrorismoa goratzea egotzi zion, eta diligentziak irekiko zituztela ohartarazi.

Iazko urriaren 5ean aipatu kidea Auzitegi Nazionalera deitu zuten, inputatu gisa deklara zezan. Hiru bat aste geroago, sanpelaioetan txosnetan txanda egin zuen beste lagun bat deitu zuten, lekuko gisa deklaratzera, eta astebete geroago beste hiru, ustez terrorismoa goratzeagatik inputatu gisa deklara zezaten. Hiru kide horien aurkako inputazioa bertan behera geratu zen, gerora.

«Eraso» horiek, Gurekin Jaiko kideak «urduri jartzeaz» gain, euren eguneroko lana oztopatzen dutela adierazi dute: «Gurekin Jairen funtsezko elkartasun printzipioaren aurkako erasoak dira.  Etxetik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez da delitua. Auzitegi Nazionala jo eta ke ari da preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian, baina ez dute elkartasun hau suntsitzea lortu,  ezta lortuko ere».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide