Datorren asteazkenean, hilaren 28an, kolon minbiziaren prebentzioaren inguruko hitzaldia emango dute bi adituk Zarautzen, Eroski saltoki handiko ikasgelan (Araba, 41), 19:00etan. Cristina Erce zirujaua eta Xabier Zabala sukaldaria izango dira hizlariak.
Gaztelaniaz izango da saioa, eta parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, telefono honetara deituta: 943-133 236.
Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkartea da antolatzailea, eta Kutxaren Institutu Onkologikoa, Zarauzko Udala eta Eroski laguntzaileak.