Gurekin Jaiko kide bat epaituko dute, terrorismoa goratzea egotzita

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 22a

Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, terrorismoa goratzea egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoez kokoteraino»: «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza antolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren asteazkenean, mozioa aurkeztuko dute osoko bilkuran, udalak  halako «astakeriaren aurrean» duen jarrera azal dezan. Horrez gain, hilaren 30ean asanblada irekia egingo dute, Putzuzulon 17:30ean.

Prentsaurrekoa

Gurekin Jai festa batzordeko hainbat kide, herenengun egin zuten agerraldian, itsas pasealekuan (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, terrorismoa goratzea egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoez kokoteraino»: «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza antolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren asteazkenean, mozioa aurkeztuko dute osoko bilkuran, udalak  halako «astakeriaren aurrean» duen jarrera azal dezan.
Horrez gain, hilaren 30ean asanblada irekia egingo dute, Putzuzulon 17:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide