Nork birziklatu nahi du eta nork ez?
Dirudienez, zinismoa da PSEren ideologia bakarra. Zinikoa baita Bilduk ez duela birziklatu nahi adieraztea. Badakite gezurra dela eta hala ere adierazi egiten dute, inolako lotsarik gabe. Eta gaitzerdi lehen aldia besterik ez balitz. Alderdi horrek behin baino gehiagotan jokatu du horrela eta horregatik diot zinismoa dela PSEren ideologia bakarra.
Alde batetik, Bilduk apustu garbia egin du birziklatzearen alde. Datuak erakutsi besterik ez dago: Alderdi Sozialista gobernuan egon zen bitartean, bio-hondakina bereizten zuten familiak Zarautzen 1.600 ziren. Eta bilketa selektiboaren tasa %35ean zegoen. Hori diote datuek. Bilduk bio-hondakina birziklatzeko kanpaina bat egin zuen eta lehen olatuan 3.246 familiak eman zuten izena. Horri gehitu behar zaielarik, pasa den asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatean gehitu ziren 985 familiak.
Nork birziklatu nahi du eta nork ez?
Bilduk erabaki ausartak hartuko ditu ahalik eta gehien birziklatzeko, ez izan zalantzarik. Eta egon ziur, zeuk lortu zenuen bilketa selektiboko %30etik eta 2011ren amaieran birziklatzen zen %36tik oso gora egongo garela laster barru.
Bilduk erabaki ausartak hartuko dituela esan dut, eta horrek agerian uzten du (dagoeneko nabarmen geratu ez bada) PSEren erraustegiaren aldeko egindako apustua (eta birziklatzearen alde erakusten duen itxurakeria) eta horregatik agertzen da hain urduri. PSEk gutxi birziklatu nahi izan baitu, gero erraustegian zer errea izateko, eta apustua gaizki ateratzen ari zaio.
Eta apustua gaizki ateratzen ari zaio, bere alderdikideak ere konturatu ari direlako erraustegia ez dela bidea. Odon Elorza horren jabe zen 2005ean eta gutun bat argitaratu zuen, besteak beste honelakoak esanaz: “Tengo la convicción de que usted y otros gerentes de mancomunidades de basuras que tanto defienden las bondades de la incineración no quieren dar respuesta clara a los múltiples interrogantes que suscita este preocupante y falso sistema de eliminación de basuras” edo “me sigo preguntando cómo van a solucionar ustedes el destino y almacenamiento, con todas las medidas de seguridad necesarias, de las 21.648 toneladas por año de cenizas tóxicas que producirá su incineradora.” edo “En confianza, les reconozco que la alternativa que a mí me parece más integral y ecológica para el tratamiento de la basura, la de los ecoparques, exige la recogida selectiva de la materia orgánica. Empezando por los grandes generadores como son los restaurantes, hospitales, colegios, mercados… y continuando, en una segunda fase, por la recogida en los domicilios. Se trata de obtener un compost de alta calidad y creo que lo podemos conseguir. Pero comprendo que a ustedes todo ello les quite el sueño porque les supone más trabajo y aplicar más ingenio en la solución de un problema siempre difícil, que exige corresponsabilidad institucional, pedagogía política y disciplina por parte de la ciudadanía.”
Nik dakidala Odon Elorza zuen alderdikoa da oraindik, eta guk, konturatu ez bazarete, Donostiako alkate ohiak 2005ean esaten zuenaren oinarriarekin bat egiten dugu: errausketarik ez, birziklapen tasak igo, bio-hondakina sailkatu.
Ez dakidana da, 2005. urtean Odon Elorzak hau esan zuenetik, ze ezkutuko interes daukazuen orain, berehala, erraustegia eta birziklatze tasa txikiak defendatzeko.
Zer gertatu da denbora honetan zehar, noren interesen menpera zaudete?
Baina okerrena da Odon Elorza ez dela zuen alderdi barruan salbuespena. Martxoaren 2 honetan, PSNko Roberto Jimenezek erraustegia Nafarroan hondakinak kudeatzeko aukeretatik baztertu zuen.
Nafarroan bai eta Gipuzkoan ez, ze irizpide ezberdin ditu PSEk hondakinen inguruan?
Alta, ez da Euskal Herriko kontua bakarrik, Galizian gauza bera adierazi dute pasa den astean, eta Gaztela eta Leonen urteak daramatzate erraustegirik ez dutela nahi eskatzen, PSOE barruan. Horrek gauza bat uzten du agerian: Zarauzko PSE, Denis Itxasorekin batera, bere alderdi barruan ere, bakarrik ari da geratzen erraustegiaren alde.
Zalantzarik baldin baduzue, esango dizuet, hainbat alderdi eta eragilek bezala (Zarautzen Ezker Batuak -orduan-, Aralarrek, ELAk, LABek, Arkamurkak, Greenpeacek eta Uztaro nekazaritza kooperatibak, besteak beste), Zarauzko Bilduk ere, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalearen babespean, Usurbilgo itunarekin bat egin zuela 2010eko Azaroaren 5ean. Bertan, lehenik eta behin, zaborren kudeaketa eredua aukeratzeko orduan osasuna lehenetsiko dela berresten zen, ekonomia faktoreak ere kontuan hartuko zirelarik. Horrez gainera, aipatu bezala, Urtetako zabortegiari dagokionean, lege eta zuzentarauetan adierazita dagoenez, zabortegiaren itxiera aldarrikatzen genuen. Osasun, ingurumen eta ekonomia arrazoiak direla medio, erraustegiaren aukera baztertu egiten genuela eta hondakinen kudeaketaren inguruan, hondakin gutxi sortzea, berrerabiltzea eta birziklatzea bezalako balioak eta kontzeptuak landuko zirela genioen. Eta, azkenik, Zarautzen bezala Gipuzkoako herri denetan “zero zabor” programa ezarri eta hau garatzea eskatzen genuen, bilketarako alternatiba osasuntsuago eta ekonomikoagoak bultzatuz.
PSEk ze jarrera du honen aurrean? Behingoagatik aukeratu beharrean zaudete: birziklatu ala erraustu.
Birziklatu nahi baduzue, ez izan zalantzarik, gure eskua luzatua duzue elkarlanean aritu eta bidea egiteko. Bestela, geuk birziklatzearen bidean jarraituko dugu, ausart eta eraginkor, irtenbideak aurkituz eta arduraz jokatu nahi dutenekin elkarlanean.
Geuk ingurumena, osasuna eta herriaren ekonomia hobea bilatzen ditugu urrats hauekin, oraindik ez dakit zeuen interesak zeintzuk diren.