Joan den asteburuan garagardo festa ospatu zuten Aizarnazabalgo Gaztetxean. Jaiak “emaitza bikaina” izan zuela eta “gustura” daude gaztetxekoak. Hurrengorako, berriz, kontzertuak antolatu dituzte. Hilaren 30ean Oi! musika izango da entzungai Aizarnazabalgo Gaztetxean, 22:30etik aurrera. Secuestro Express (Deba), The Last Strength (Goierri) eta Having a laugh (Beasain) taldeak ariko dira.