Martxoaren 26an istripuen ekiditea eta haurtzaroan lehen sorospenen inguruko ikastaro bat hasiko du DYA Gipuzkoak. Astebete iraungo du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. DYAren Zarauzko ordezkaritzan izango dira saioak (Iturribidea, 12-14, behea).
Ikastaroa jasotzeko ez da beharrezkoa aurrez gaiaren inguruko ezagutzak izatea. Haurtzaroan istripuak sahiesteko moduak zeintzuk diren irakatsiko dute adituek, kasu ohikoenak azalduz eta umeek ordu gehien igarotzen dituzten gune arriskutsuak identifikatuz, etxeak, ikastetxea eta parkea, besteak beste.
Horrez gain, bertaratzen direnek larrialdi egoerei aurre egiteko oinarrizko ezaguerak jasoko dituzte. Programa jakin batez baliatuko dira ezagutza horiek helarazteko, «modu erraz eta entretenigarrian». Hala, teoria azaltzeaz gain, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.
Berrogeita hamar euroko kostua du matrikulak, eta ikasle kopurua mugatua da, prestakuntzaren kalitatea bematze aldera. Informazio osoa eskuratu edota izena eman nahi dutenek 943-46 46 22.telefono zenbakira deitu dezakete