Txuri gogoratu dute, haren urtebetetze egunean

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 21a

Atzo goizean egin zuten Joxe Mari Perez Txuri preso zarauztarraren askatasunaren aldeko dinamika berriaren lehen ekimena, haren urtebetetze egunean bertan. Horren baitan, hilabetez hilabete Txuri-k espetxean daramatzan ia 25 urteak irudikatu zituzten bere auzoan, Azken Portun, zintzilikatu zituzten kartel batzuen bitartez. Aipatu dinamika berri horrek, Txuri-ri aplikatutako «salbuespenezko neurriak gaindituta», preso zarauztarra etxeratzea du helburu. Ildo horretatik, pasa den martxoaren 13an egin zuten lehenbiziko batzarra. Hurrengo batzar irekia hilaren 27an egingo dute du ZKEren egoitzan, Musika Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Lantaldea irekia da eta «herritarren partaidetza ezinbestekoa» da. Hori dela eta, zarauztar oro gonbidatu dute aurrerantzean egingo dituzten batzar zein ekimenetan parte hartzera. Bestalde, bertaratzerik ezin dutenek badute ideiak eman eta proposamenak egiteko aukera. Interesa dutenek zarauzkoherrira@gmail.com helbidera mezua bidali dezakete. 15 gaixo larri espetxean Pasa den astean Jaiki Hadi elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen kasuak areagotu egin direla salatu zuen. «Oso gaixo» dauden presoak askatzeko premiaz ohartarazi zuen, tartean, Txuri zarauztarra. «Espetxealdia luzatzeak areagotu egingo du kasuen berezko larrialdia», jakinarazi zuten elkarteko kideek. Izan ere, espetxeetako zenbait faktorek eragin zuzena dute presoen osasunarengan: «Espetxean segurtasuna lehenesten denez, ez dago larrialdi protokolorik osasun egoera larriei aurre egiteko; ez dago gaixoei jarraipen estua egiteko baldintzarik; konfiantzako medikuen bisitak ukatzen dituzte; dieta egokiak [...]

Atzo goizean egin zuten Joxe Mari Perez Txuri preso zarauztarraren askatasunaren aldeko dinamika berriaren lehen ekimena, haren urtebetetze egunean bertan. Horren baitan, hilabetez hilabete Txuri-k espetxean daramatzan ia 25 urteak irudikatu zituzten bere auzoan, Azken Portun, zintzilikatu zituzten kartel batzuen bitartez.
Aipatu dinamika berri horrek, Txuri-ri aplikatutako «salbuespenezko neurriak gaindituta», preso zarauztarra etxeratzea du helburu. Ildo horretatik, pasa den martxoaren 13an egin zuten lehenbiziko batzarra. Hurrengo batzar irekia hilaren 27an egingo dute du ZKEren egoitzan, Musika Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Lantaldea irekia da eta «herritarren partaidetza ezinbestekoa» da. Hori dela eta, zarauztar oro gonbidatu dute aurrerantzean egingo dituzten batzar zein ekimenetan parte hartzera.
Bestalde, bertaratzerik ezin dutenek badute ideiak eman eta proposamenak egiteko aukera. Interesa dutenek zarauzkoherrira@gmail.com helbidera mezua bidali dezakete.
15 gaixo larri espetxean
Pasa den astean Jaiki Hadi elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen kasuak areagotu egin direla salatu zuen. «Oso gaixo» dauden presoak askatzeko premiaz ohartarazi zuen, tartean, Txuri zarauztarra. «Espetxealdia luzatzeak areagotu egingo du kasuen berezko larrialdia», jakinarazi zuten elkarteko kideek. Izan ere, espetxeetako zenbait faktorek eragin zuzena dute presoen osasunarengan: «Espetxean segurtasuna lehenesten denez, ez dago larrialdi protokolorik osasun egoera larriei aurre egiteko; ez dago gaixoei jarraipen estua egiteko baldintzarik; konfiantzako medikuen bisitak ukatzen dituzte; dieta egokiak izatea ezinezkoa da; beharrezko frogak gehiegi atzeratzen dira; diagnostiko eza izaten da nagusi sarritan, edo tratamendu desegokiak»

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide