Getarian Elkanori buruzko dokumentazioa biltzeko batzorde bat sortu dute

Ane Olaizola 2012ko martxoaren 21a

Juan Sebastian Elkanoren inguruko batzorde irekia sortu dute Getarian, itsasgizonari buruzko dokumentazioa biltzen hasteko. Jose Ramon de Miguel itsasgizonaren eta Mikel Aramendi kazetari eta nazioarteko politikan adituaren ekimenez sortu dute. Haiek gidatuko dute Elkanoren inguruko batzordea, eta Getariako Udala laguntzailea izango da. 2019tik 2022. urtera bitartean Elkanok munduari bira eman zion, eta horren 500. urteurrena ospatzeko ekimenak antolatzeko asmoa dute herrian. Lehenbizi, ordea, getariarraren inguruko informazioa bilduko dute. «Herritarrekin eta herritarrentzako lan egingo dugu», adierazi du Amaia Iribarrek, Getariako Udaleko kultura zinegotziak. Izan ere, urteurrenerako zazpi urte falta badira ere, «lan pila bat dago egiteko», zinegotziaren esanetan. Jasotako informazio hori guztia, gainera, Getariako Udaleko webgunean zintzilikatuko dute, bildu ahala. Horrekin batera, itsasgizonaren inguruko hitzaldiak, ikus-entzunezko saioak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko asmoa ere badute, Elkanoren bizitza eta jarduna ezagutarazteko. Biografia, liburu batean Elkanori buruzko liburu bat ere argitaratu nahi dute. Iribarrek adierazi duenez, Elkanoren biografiak «hutsune handiak» ditu, batez ere lehen urteei dagokienean. Elkanoren inguruko informazioa Sevillan (Espainia), Lisboan (Portugal) eta Genovan (Italia) dagoela adierazi du zinegotziak. Beraz, dokumentu horiek bilduta eta transkribatuta osatuko dute liburua. Getariako Udalarekin elkarlanean arituko dira ekimeneko bi bultzatzaileak. Aramendik eta De Miguelek badute eskarmentua gisa horretako lanetan. Aurretik Andres Urdaneta marinelari buruzko lan bat egin [...]

Elkanoren irudia

Zazpi urte falta dira Elkanok munduari bira ematen hasi zeneko 500. urteurrenerako (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Juan Sebastian Elkanoren inguruko batzorde irekia sortu dute Getarian, itsasgizonari buruzko dokumentazioa biltzen hasteko. Jose Ramon de Miguel itsasgizonaren eta Mikel Aramendi kazetari eta nazioarteko politikan adituaren ekimenez sortu dute. Haiek gidatuko dute Elkanoren inguruko batzordea, eta Getariako Udala laguntzailea izango da.

2019tik 2022. urtera bitartean Elkanok munduari bira eman zion, eta horren 500. urteurrena ospatzeko ekimenak antolatzeko asmoa dute herrian. Lehenbizi, ordea, getariarraren inguruko informazioa bilduko dute. «Herritarrekin eta herritarrentzako lan egingo dugu», adierazi du Amaia Iribarrek, Getariako Udaleko kultura zinegotziak. Izan ere, urteurrenerako zazpi urte falta badira ere, «lan pila bat dago egiteko», zinegotziaren esanetan. Jasotako informazio hori guztia, gainera, Getariako Udaleko webgunean zintzilikatuko dute, bildu ahala. Horrekin batera, itsasgizonaren inguruko hitzaldiak, ikus-entzunezko saioak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko asmoa ere badute, Elkanoren bizitza eta jarduna ezagutarazteko.

Biografia, liburu batean
Elkanori buruzko liburu bat ere argitaratu nahi dute. Iribarrek adierazi duenez, Elkanoren biografiak «hutsune handiak» ditu, batez ere lehen urteei dagokienean. Elkanoren inguruko informazioa Sevillan (Espainia), Lisboan (Portugal) eta Genovan (Italia) dagoela adierazi du zinegotziak. Beraz, dokumentu horiek bilduta eta transkribatuta osatuko dute liburua. Getariako Udalarekin elkarlanean arituko dira ekimeneko bi bultzatzaileak.

Aramendik eta De Miguelek badute eskarmentua gisa horretako lanetan. Aurretik Andres Urdaneta marinelari buruzko lan bat egin zuten Ordizian. «Elkanori buruzko lana egitea proposatu dute, eta udalari zoragarria iruditu zaio ideia. Gainera, herritarren parte hartzearekin egingo dugu. Lan polita egin dezakegula uste dugu».

Herenegun iluntzean egin zuen taldeak lehen bilera, eta batzordearen funtzionamenduaren lehen zertzeladak zehaztu zituzten. Hasiera batean hilean behin elkartuko da taldea, eta kultur elkarteak ez ezik, esploratzailearen eta itsasgizonaren inguruan interesa duen edonork har dezake parte ekimenean. Hurrengo hitzordua ere finkatu dute; apirilaren 23an elkartuko dira, 19:00etan, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide