Gaztetape Getariako Surf Elkarteak Surfrider Foundation erakundeak prestatu duen egitasmoarekin bat egin du, eta larunbatean, hilak 24, Gaztetape hondartza garbituko dute, 10:00etatik aurrera. Izan Arro lemapean, herritarrei dei egin die garbiketara joateko. Hondartza garbitutakoan parrilla piztuko dute, hamaiketakoa egiteko.