Elkarteek laguntzak eska ditzakete, udan haurrak ekartzeko

Ane Olaizola 2012ko mar. 21a, 16:54

Urola Kostako Udal Elkarteak diruz lagunduko ditu eskualdeko elkarteak, gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak eskualdean udan egonaldia egin dezaten. Laguntzen bitartez, herrialde horietako umeek eskualdera ekartzea sustatu nahi dute, herrialde horietako egoera «latza» ezagutarazteko, eta bertako «gizartea sentsibilizatzeko». Horrez gain, ekimenak eskualdera etortzen direnen «osasun egoera zaintzea eta hobetzea» du helburu. Horretarako, udal elkarteak 23.015,75 euro bideratuko ditu irabazi asmorik gabeko elkarteetara, eta Mendebaldeko Saharako haurren aldeko ekimenak egiten dituztenek izango dute lehentasuna. Haur sahararren egonaldirako 15.190,40 euro emango dute, eta gainontzeko herrialdeetako haurren inguruko elkarteentzako, berriz, 7.825,36 euro. Diru-laguntza eskaerak maiatzaren 18ra bitartean aurkez daitezke, eta, horretarako, elkartearen inguruko agiriak, egitasmoak eta aurrekontuak aurkeztu beharko dituzte, besteak beste. Zentzu horretan, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko familiei ere dei egin die egitasmoan parte hartzeko. Horretarako, Saharautz, Chernobilen Lagunak, Bikarte eta Chernobil elkartearekin jar daitezke harremanetan. Enpresa ideien lehiaketa Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostan ekin 2012 enpresa ideien bosgarren lehiaketa jarri du martxan, eskualdean enpresa berriak sustatzeko asmoz, aurkezten dituzten enpresa-ideia «berritzaile eta originalenak» sarituko baitituzte. Oraingoan, ekintzailetasunaren inguruko atala ere sortu dute. Horrez gain, ohorezko aipamena ere egingo dute aurtengoan. Lehiaketak hiru atal izango ditu. Lehenengoak ikastetxeetako ikasleen ideiak jasoko ditu; bigarrenak dagoeneko osatuta edo osatzear dauden [...]

Haurrak eskualdean

endebaldeko Saharako haurrentzat lan egiten duten elkarteek izango dute diru-laguntzak eskatzerakoan lehentasuna (Argazkilaria: Saharautz)

Urola Kostako Udal Elkarteak diruz lagunduko ditu eskualdeko elkarteak, gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak eskualdean udan egonaldia egin dezaten. Laguntzen bitartez, herrialde horietako umeek eskualdera ekartzea sustatu nahi dute, herrialde horietako egoera «latza» ezagutarazteko, eta bertako «gizartea sentsibilizatzeko». Horrez gain, ekimenak eskualdera etortzen direnen «osasun egoera zaintzea eta hobetzea» du helburu. Horretarako, udal elkarteak 23.015,75 euro bideratuko ditu irabazi asmorik gabeko elkarteetara, eta Mendebaldeko Saharako haurren aldeko ekimenak egiten dituztenek izango dute lehentasuna. Haur sahararren egonaldirako 15.190,40 euro emango dute, eta gainontzeko herrialdeetako haurren inguruko elkarteentzako, berriz, 7.825,36 euro.

Diru-laguntza eskaerak maiatzaren 18ra bitartean aurkez daitezke, eta, horretarako, elkartearen inguruko agiriak, egitasmoak eta aurrekontuak aurkeztu beharko dituzte, besteak beste.
Zentzu horretan, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko familiei ere dei egin die egitasmoan parte hartzeko. Horretarako, Saharautz, Chernobilen Lagunak, Bikarte eta Chernobil elkartearekin jar daitezke harremanetan.

Enpresa ideien lehiaketa
Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostan ekin 2012 enpresa ideien bosgarren lehiaketa jarri du martxan, eskualdean enpresa berriak sustatzeko asmoz, aurkezten dituzten enpresa-ideia «berritzaile eta originalenak» sarituko baitituzte. Oraingoan, ekintzailetasunaren inguruko atala ere sortu dute. Horrez gain, ohorezko aipamena ere egingo dute aurtengoan.

Lehiaketak hiru atal izango ditu. Lehenengoak ikastetxeetako ikasleen ideiak jasoko ditu; bigarrenak dagoeneko osatuta edo osatzear dauden enpresen ideiak, eta hirugarrenak barne ekintzailetasunari lotutakoak; eskualdeko enpresek garatu dituzten egitasmoak eta produktu eta zerbitzu berriak aurkez ditzakete, alegia. Guztiak Urola Kostako Udal Elkarteak Zarauzko Urdaneta bideko seigarren zenbakian duen egoitzan aurkez daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide