Grebara deitu du Zumaiako ezker abertzaleak

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 21a

Martxoaren 29an grebarekin bat egiteko eskatu die herritarrei Zumaiako ezker abertzaleak. "Espainiako Gobernuak aurkeztutako erreformari erantzutea ezinbestekoa" dela iritzi dio taldeak. Eta Euskal Herrian grebak "beste esanahi bat" izan behar duela uste du. "Burujabetza ekonomikoa eta politikoa ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu, beste eredu sozioekonomiko bat lortzeko". Areago, grebak "independentzia aldarrikatzeko" izan behar duela dio. Horregatik, grebaren ostean ere lanean jarraitu behar dela azaldu du ezker abertzaleak. Martxoaren 29ko mobilizazioetan parte hartu aurretik, hilaren 24an magnoliopean egitekoak diren elkarretaratzearekin bat egitera gonbidatu ditu taldeak herritarrak.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide