Urola Kostako Koordinadora Feministak Nuarben ostiralean izandako erasoa salatu du: «Beste emakume bat erasotu dute, indarkeriaz lurrera bota eta konorterik gabe utziz. Honen aurrean haserrea adierazi nahi dugu, eta emakumeon kontra indarkeria erabiltzeari behin betikoz uzteko exijitzen dugu. Horrelakorik berriro gerta ez dadin, beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatzen diegu erakundeei».