Balentziaga omenduko dute bihar, haren heriotzaren 40. urteurrenean

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 20a

Ostiralean 40 urte beteko dira Cristobal Balentziaga hil zenetik, eta Balentziaga Museoak omenaldia egingo dio jostunari egun osoan zehar. Goizean, lore eskaintza egingo diote Getariako hilerrian, eta museoko atarian orain arte argitaratu gabeko Balen...

Ostiralean 40 urte beteko dira Cristobal Balentziaga hil zenetik, eta Balentziaga Museoak omenaldia egingo dio jostunari egun osoan zehar. Goizean, lore eskaintza egingo diote Getariako hilerrian, eta museoko atarian orain arte argitaratu gabeko Balentziagaren argazkia erakutsiko dute; haren ondoan, gainera, liburu bat izango dute bisitariek, beraien “pentsamenduak” idatzi ditzaten.

Musikariek ere Balentziaga omenduko dute ostiralean. Aulkia eta atril bat jarriko dute museo aurrean, eta musikariek piezak jotzeko aukera izango dute. Arduradunek azaldu dutenez, “edonor” joan daiteke musika jotzera; gutxienez bi abesti eskainiko dituzte, eta gehienez hamabost minutuz egon ahal izango dira. 10:30eatik 20:00etara bitartean izango dute horretarako aukera. “Ez da egongo ez itxaron zerrendarik ezta txandarik ere. Nahi duenak etorri eta bere musika eskaijni besterik ez du”, diote antolatzaileek. Norbanakoek nahiz taldeek izango dute musika eskaintzeko aukera.

Horiez gain, Musikeneko hainbat ikasle ere gerturatuko dira museora; 12:30eatik 13:15eara bitartean, Mezzo hirukoteak Beethovenen Serenade pieza taularatuko du. Pablo Menendez gitarra jotzaileak, Ana Garcia biolin jotzaileak eta Amparo Infante biola jotzaileak osatzen dute taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide