"Genekiena berretsi da", adierazi berri du Miguel Castellsek, Amaia Azkueren familiaren abokatuak. Korrika eta presaka irten da Donostiako Adingabeen Auzitegitik, eta auto batean sartu da, duela minutu gutxi.
Kartzela zigorraz gain, urruntze agindua eskatuko du auzipetuarentzat, Getaria, Orio eta Zarauztik.
Ioanes Lanbaien defentsa abokatuak eskatutako diligentziak amaitu dira. Gorpua Ibai Ederretik atera zuten suhiltzaileek, auzitegiko medikuak, begi ikerketa egin zuen ertzainak eta gorpua jasotzerakoan lekuan egon zen medikuak deklaratu dute. Lehenengoek gorpua urtegitik ateratakoan ez zietela xehetasunei erreparatu deklaratu dute. Suhiltzaileek Azkuek eskuak eta hankak lotuta zituela berretsi dute, Castellsek azaldutakoaren arabera. "Bi zinta eta lokarri bat zituen gorpuak, baina zinta gorriari soilik erreparatu ziotela adierazi dute", azaldu du Azkuetarren abokatuak.
Ez da lekukoen arteko eztabaidarik egon.
Orain abokatuek ondorioak irakurriko dituzte.