Gaurko saioak ez duela ezer aldatuko uste du Castellsek

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 20a

Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren gaurko saioa hasteko hamar minutu baino falta ez direnean, Azkuetarrak heldu dira Donostiako Adingabeen Auzitegira. Azkuetarren abokatu Miguel Castells ere iritsi da, eta epaitegira sartu aurretik gaurkoa "defentsaren azken maniobra" dela adierazi du. Ioanes Labaienek diligentzia berrietarako baimena eskatu zuen atzo, eta onartu egin zion epaileak. "Mugimendu desesperatua da". Amaia Azkueren gorpua Ibai Eder urtegitik atera zuten hiru suhiltzaileek deklaratuko dute gaur, Labaienek hala eskatuta. Dena dela, gaur esandakoak ez duela ezer aldatuko uste du. "Ez du garrantziarik izango, zalantzan jarri ezin direnak zalantzan jartzea baitute asmoa". Azkenean "dena aterako da azalera". Animoak eman dizkiote abokatuari epaiketa atarian elkarretaratzea egiten ari diren lagunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide