Elkanoren inguruko batzordea itsasgizonaren inguruko informazioa biltzen hasiko da

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 20a

Getarian Juan Sebastian Elkanoren inguruko batzorde irekia sortu dute, honen inguruko dokumentazioa biltzen joateko asmoz. 2019tik 2022. urtera bitartean 500. urteurrena ospatuko dute Elkanok munduari bira eman ziola. Urtemugaren atarian, getariarrare...

Getarian Juan Sebastian Elkanoren inguruko batzorde irekia sortu dute, honen inguruko dokumentazioa biltzen joateko asmoz. 2019tik 2022. urtera bitartean 500. urteurrena ospatuko dute Elkanok munduari bira eman ziola. Urtemugaren atarian, getariarraren inguruko informazioa bilduko dute aurrerantzean. «Herritarren artean, herritarrentzako egindako lana izango da», adierazi du Amaia Iribar Getariako Udaleko Kultura zinegotziak. Ospakizunetan hasi aurretik, Elkanoren inguruko informazioa eta datuak bilduko dituzte, «guztien artean». Jasotako informazio hori guztia, gainera, Getariako Udaleko webgunean joango dira jartzen, Iribarrek jakinarazi duenez. Horrekin batera, itsasgizonaren inguruko hitzaldiak, ikus-entzunezko saioak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko asmoa ere badute.

Horrez gain, Jose Ramon de Miguel itsasgizonaren eta Mikel Aramendi kazetari eta nazioarteko politikan adituak Elkanoren inguruko liburu bat idatziko dute, udalarekin elkarlanean. Iribarrek argitu duenez, Getariako itsasgizonaren bizitzako lehenego etapako biografian “hutsuneak” daude. Garai horretako datuak Lisboa eta Genovan (Italia) daudela adierazi du zinegotziak, beraz, dokumentu horiek bilduta eta transkribatuta sortuko dute liburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide