Bihar 16:00ak arte atzeratu da epaiketa, defentsa abokatuak froga berriak aurkezteko baimena eskatu ostean

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 19a

Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren azken saioa bertan behera geratu berri da. Bihar jarraituko du, 16:00etan. Defentsa abokatu Ioanes Labaienek froga berriak aurkezteko baimena eskatu du, eta onartu egin du eskaria epaileak. Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek adierazi duenez, "desilusio handia" izan da biktimaren familiarentzat, prozesua amai dadin nahi baitu. Ez dute zehaztu zein motatako frogak aurkeztekoa den Labaien; lekukoren batek deklaratuko duen, edo bestelako frogaren bat izango den, alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide