Murrizketak salatzeko lanuzteak egingo dituzte Eusko Trenen

Ane Olaizola 2012ko martxoaren 19a

Eusko Treneko langileek greba egingo dute bihar, eta zerbitzu publikoetako murrizketak salatuko dituzte. Orioko Udalak adierazi duenez, langileen honako orduetan egingo dituzte lanuzteak: 09:00etatik 11:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara. Udalak ez du argitu enpresak bete beharko dituen gutxieneko zerbitzuak zein izango diren. Hala ere, grebaren inguruko informazio gehiago Eusko Trenen  www.euskotren.es atarian kontsulta daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide