Azpeitiko Udalak aurreko ostiralean Nuarben gertatuko erasoaren aurrean kezka agertu du. “Gertaera oso larria izan da, baina zorionez erasotako emakumea arriskuz kanpo dago”, adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.
“Gertaera honen aurrean Udalak babesa adierazi nahi die erasotako emakume eta familiari. Gertatutako onartezina da, eta argi dezala eskatzen diogu Poliziari. Aldi berean, horrelakorik berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak hartzea ezinbestekotzat jotzen du”.