Hasiera batean pasa den ostiralerako antolatu bazuten ere, eguraldi txarra medio, Arkamurka Natur Elkartekoek ostiral honetara atzeratu dute Astronomia Asteko behaketa. Hitzordua 20:15ean da, elkartearen egoitzan. Azalpentxo batzuren ostean joko dute mendira.
Irudian, Ander Souza eta Iñigo Elorza elkarteko kideak teleskopio batekin.