Loiolako San Jose festen harira biatloia egin dute aurten ere. Gaur arratsaldean izan da norgehiagoka, eta Iñigo Aseginolaza Garmendia izan da bizkorrena, korrika eta bizikleta uztartzen dituen lehian. Aseginolazak 38:15 denbora eginda lortu du garaipena; Ion Korta Arregi izan da bigarrena, 38:24 denbora eginda; hirugarrena honengandik bi segundora helmugaratu da, Eneko Gurrutxaga Ugarte (38:26).