Orion jendetzak gogoratu du Amaia Azkue

Onintza Lete Arrieta 2012ko martxoaren 16a

Amaiaren izena eta bihotz forma kandela argitsuetan. Plazaren erdian, lurrean. Inguruan, ilunpetan, ehunka herritar. Hala gogoratu dute Amaia Azkue Orion gaur iluntzean. 20:30erako deituta zegoen elkarretaratzea, baina 20:10etarako jende asko bildua zen plazan. Isiltasuna erabatekoa izan da ekitaldiak iraun duen bitartean. 20:45ean, txalo zaparrada luze batek eman dio amaiera elkarretaratzeari. Azkueren kintakoek eutsi dute pankartetako bat, eta bertan izan dira senitartekoak ere. Gaur urtebete hil zuten Amaia Azkue oriotarra, eta haren usteko hiltzailearen aurkako epaiketa amaitzear da, Donostiako Adingabeen Auzitegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide