
Bi arrantzaleek itsasotik erreskatatu zutenetik, Joxe Mari Gorritiren Bitarte baserrian dago basurdea, indarberritzen. "Orain arte ukuiluan eduki dugu, ilunpean, lasaitu dadin", azaldu digu Gorritik. Lehen orduetako larria gainditu duela dirudi, "jaten ere hasi da eta". Aurrerantzean, Gorritik dituen beste basurdeekin biziko da.