‘Marrazkiaren dotorezia’ aldi baterako erakusketa aurkeztu dute goizean Balentziaga museoan

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 16a

Urteko lehen aldi baterako erakusketa aurkeztu dute goizean Cristobal Balentziaga museoan. Marrazkiaren dotorezia. Parisko kronika izeneko erakusketak Carlos Saenz de Tejada (Tanger, 1897 – Madril, 1958) ilustratzailearen 30 marrazki biltzen ditu, 19...

Urteko lehen aldi baterako erakusketa aurkeztu dute goizean Cristobal Balentziaga museoan. Marrazkiaren dotorezia. Parisko kronika izeneko erakusketak Carlos Saenz de Tejada (Tanger, 1897 – Madril, 1958) ilustratzailearen 30 marrazki biltzen ditu, 1930eko hamarkadan Parisen eginikoak. Garaiko goi moda eta bizimodua irudikatzen dute.

Getariako museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak eta Inmaculada Corcho komisarioak aurkeztu dute erakusketa. ABC museoko zuzendaria ere bada Corcho. Eta erakunde horrek ditu jasoak ilustratzailearen 900 lan.

Balentziagaren eta aldi baterako erakusketa honen lotura, berriz, Miren Arzalluzek egin du, museoko komisarioak. Getariako jostunak eta Tangerreko marrazkilariak ziur aski ez zuten elkar ezagutu, baina bigarrenaren lanak lehenengoarengan eragina izan zuela uste du Arzalluzek: “Garaiko jostun etxeen erakustaldietara joaten zen Saenz de Tejada, eta orduko goi modaren kronika egiten zuen aldizkarietarako. Chanel eta Vionneten jantziena, tartean. Eta horiek izugarrizko eragina izan zuen Cristobal Balentziagaren hastapenetan”.

Inaugurazio ekitaldi ofiziala, berriz, arratsaldean izango da, zortzietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide