Eskualdeko beste hainbat herritan bezala, Getarian ere elkarretaratzea egingo dute gaur Amaia Azkue gogoratzeko. Getariako bizilaguna gaur urtebete hil zuten. Getarian 20:00etan elkartuko dira udaletxearen aurrean. Urola Kostako Koordinadora Feministak egin du deialdia.