III. Bertsolari Gazteen Saioa antolatu dute gaurko (ostirala) Zestoako Gaztetxean. 22:30ean hasiko da ekitaldia eta sarrera bost euro da; sarrrerak aurretik salgai daude Uztapide eta Koiote tabernetan. Saioan parte hartuko duten bertsolariak dira: Julio Soto, Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Aitor Salegi, Alaia Martin eta Agin Rezola. Saioa amaitutakoan erromeria izango da Monik, Eider eta Leirerekin.