Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean emakume bati eraso egin diote Nuarben (Azpeitia), kaletik etxera zihoala jo eta konorterik gabe utzi dute. Kamioilari batek ikusi du emakumea lurrean, eta larrialdietara deitu du beste auzotar batek lagunduta. Donostiako Ospitalera eraman dute, eta han emakumeak zentzua berreskuratu duenean esan duenez, motozale batek iraindu, jo eta konorterik gabe utzi du.