Getariako Gizarte Sailak 16 eta 19 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzat ikastaro bat antolatu du. Nerabeek drogak kontsumitzen dituzten kasuan gurasoek izaten dituzten kezkez jardutea da helburua. Hori hala, gai hauek landuko dituzte: nerabezaroa familia guztiarentzat aldaketa garai gisa, komunikazioa, arauak eta mugak ezartzea eta familak alkoholaren, tabakoaren eta bestelako drogen aurrean duen jarrera.
Apirilaren 17an eta 24an, eta maiatzaren 8an eta 15ean izango dira saioak, Alondigan, 18:00etatik 20:00etara. Agipadek emango du ikastaroa, droga kontsumoa ikertzen duen elkarteak.
Gehienez 20 lagunek eman ahalko dute izena, eta baina gutxienez 12 laguneko taldea osatu behar da ekimena aurrera atera dadin. Martxoaren 30a baino lehen eman behar da izena, udaletxean.