Getariako Arraun Elkarteak bere arraun taldeak aurkeztuko ditu bihar, herriko frontoian. Goizeko 11:30ean hasita, elkarteko batel, trainerilla eta traineru ontziak jarriko dituzte bertan erakusgai. Era berean, mailaz maila denboraldi osoan arraunean gogor ari diren kirolariak izango dira bertan.
Aurkezpenarekin batera, Getariako Arraun Elkarteak bazkidetza kanpaina jarriko du martxan. Elkarteko taldeak arraunean jarraitu ahal izateko, bazkide berrien laguntza behar dute. Bazkide izateko hilero 2 euro baino ez dira jarri behar; ordainetan, bazkide bakoitzari elastiko bana oparituko diote. Horretarako nahikoa izango da frontoian jarriko duten mahaira hurbildu, eta bertan egongo den inprimakia betetzea.
Larunbateko eguna borobiltzeko, 16:00etan batel estropaden jardunaldia izango da.
