Amaia Azkueren hilketa gogoratu dute gaur Orion, bere jaioterrian. Urte bat bete da honen gorpua Azpeitiko Ibai Eder urtegian topatu zutela, eta Orioko udaletxetik Amaia gogoan dioen pankarta jarri dute goizean.
Era berean, Urola Kostako Koordinadora Feministak, Azkueren senideek eta lagunek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:30ean, Orioko plazan. Azkue gogoratzeko kartela epaiketa amaitu arte egongo da udaletxeko balkoian.
