Elkanoren inguruko batzorde irekia sortuko dute Getarian

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 16a

Getariako Udalak Juan Sebastian Elkanoren informazioa jaso nahi du, eta horretarako batzorde irekia sortuko dute. Jose Ramon de Miguel eta Mikel Aramendik aurkeztuko dute batzordea, hurrengo astelehenean, hilak 19, Alondegian.

Udalak jakinarazi du Geta...

Getariako Udalak Juan Sebastian Elkanoren informazioa jaso nahi du, eta horretarako batzorde irekia sortuko dute. Jose Ramon de Miguel eta Mikel Aramendik aurkeztuko dute batzordea, hurrengo astelehenean, hilak 19, Alondegian.

Udalak jakinarazi du Getariako itsasgizon eta esploratzailearen inguruko dokumentu “ugari” dituela, baina oraindik informazio asko bildu gabe dagoela adierazi du; hori hala, herritarrak elkartu nahi ditu batzordean, horien “ekarpenak” jasotzeko. 19:00etan izango da taldearen aurkezpena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide