Akusatuaren DNA arrastoak topatu zituen Ertzaintzak Azkueren autoan

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 16a

Amaia Azkueren hilketa argitzeko bidean ertzain batek atzo Donostiako Adingabeen Auzitegian aurkeztutako froga batek ustez bertan behera uzten du akusatuaren bertsioa. Biktimaren autoaren bolantean eta esku frenoan, besteak beste, akusatuaren DNA topatu zuen Ertzaintzak. Auzipetuak, ordea, berak ez zuela autoa gidatu deklaratu du. Eta autoan zihoan hirugarren lagun bati egotzi dio Azkue hil izana. El Pais egunkariak kaleratu du informazioa. Hastear da epaiketaren bosgarren eguna, eta biktimaren familia auzitegian da dagoeneko. Baita akusatuaren anaia eta Ioanes Labaien defentsa abokatua ere. Atarian elkarretaratze jendetsua ari dira egiten. Denok gara Amaia dioen pankarta ari dira eusten batzuk, eta justizia hitza osatzen duten letrak, besteak beste. Kandelak ere jarri dituzte lurrean, kasua salatu eta Amaia Azkuerentzat justizia aldarrikatzeko. Amaiaren lagunak, herritarrak eta Zarauzko Orokieta ikastetxekoak izan dira, besteak beste. Gaur urtebete aurkitu zuten Azpeitiko Ibai Eder  urtegian Azkueren gorpua. Atzo, epaiketaren laugarren saioan, auzitegi medikuak ere deklaratu zuen, besteren artean. Bestalde, akusazio partikularrak eta fiskaltzak hilketaren ustezko arrazoia lapurreta izan dela argudiatzen dute. Azkuetarren abokatu Miguel Castellsen arabera, horri eusten diote, ez baitago ageriko beste arrazoirik. Defentsa abokatu Ioanes Labaienek eutsiezina dela dio. Azkue hil zuten egunean bertan haren txartela erabilita 30o euro atera zituzten kutxazain batetik. Gaur elkarretaratzeak egingo dituzte arratsaldean hainbat herritan. [...]

Amaia Azkueren hilketa argitzeko bidean ertzain batek atzo Donostiako Adingabeen Auzitegian aurkeztutako froga batek ustez bertan behera uzten du akusatuaren bertsioa. Biktimaren autoaren bolantean eta esku frenoan, besteak beste, akusatuaren DNA topatu zuen Ertzaintzak. Auzipetuak, ordea, berak ez zuela autoa gidatu deklaratu du. Eta autoan zihoan hirugarren lagun bati egotzi dio Azkue hil izana. El Pais egunkariak kaleratu du informazioa.

Hastear da epaiketaren bosgarren eguna, eta biktimaren familia auzitegian da dagoeneko. Baita akusatuaren anaia eta Ioanes Labaien defentsa abokatua ere. Atarian elkarretaratze jendetsua ari dira egiten. Denok gara Amaia dioen pankarta ari dira eusten batzuk, eta justizia hitza osatzen duten letrak, besteak beste. Kandelak ere jarri dituzte lurrean, kasua salatu eta Amaia Azkuerentzat justizia aldarrikatzeko. Amaiaren lagunak, herritarrak eta Zarauzko Orokieta ikastetxekoak izan dira, besteak beste. Gaur urtebete aurkitu zuten Azpeitiko Ibai Eder  urtegian Azkueren gorpua.


Atzo, epaiketaren laugarren saioan, auzitegi medikuak ere deklaratu zuen, besteren artean.

Bestalde, akusazio partikularrak eta fiskaltzak hilketaren ustezko arrazoia lapurreta izan dela argudiatzen dute. Azkuetarren abokatu Miguel Castellsen arabera, horri eusten diote, ez baitago ageriko beste arrazoirik. Defentsa abokatu Ioanes Labaienek eutsiezina dela dio.

Azkue hil zuten egunean bertan haren txartela erabilita 30o euro atera zituzten kutxazain batetik.

Gaur elkarretaratzeak egingo dituzte arratsaldean hainbat herritan. Aizarnazabalen ere deitu dute elkarretaratzea. 19:30ean izango da, udaletxe aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide