Zarauzko Udala Adingabeen Auzitegian izango da gaur

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 16a

Zarauzko Udaleko ordezkaritza Donostiako Justizia Jauregira joango da gaur goizean, Amaia Azkueren familiari elkartasuna adieraztera. Azkue oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren bosgarren saioa izango da gaurkoa, eta aurreko egunetan bezala, lekukoek eta perituek deklaratuko dute epailearen aurrean. Gaur urtebete topatu zuten Azkueren gorpua Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai Eder urtegian, eta horren harira Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak eta Ane Eizmendi Zarauzko Udaleko zinegotziak egingo dute babes agerraldia, besteak beste. Goizean ez ezik, arratsaldean ere Azkue izango dute gogoan Urola Kostako eskualdeko herri gehienetan. Urola Kostako Koordinadora Feministak elkarretaratzeetara deitu du. Azpeitian 19:30ean izango da mobilizazioa, herriko plazan; Getarian, udaletxe aurrean, 20:00etan; Orion 20:30ean egingo dute kontzentrazioa, 20:30ean; Zarautzen, berriz, udaletxeko plazan da hitzordua, 19:00etan, eta Zumaian ordu erdi geroagoa, magnoliopean. Elkarretaratze guztietan jendetza bilduko dela aurreikusten da. Azpeitiko Bildu koalizioak ere «elkartasuna, samina eta babesa» agertu dio oriotarraren familiari. Halako gertaerak «onartezinak» direla nabarmendu du Bilduk, eta horrelakorik ez errepikatzeko «beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa» erakutsi du. Era berean, kasua «lehenbailehen» argitzeko eskatu du. Koordinadorarekin bat egin, eta elkarretaratzeetan parte hartzeko eskatu die taldeak herritarrei. Hainbat hedabideek adierazi dutenez, defentsak deitutako sei lekukok deklaratu zuten atzokoan. Iturri horren arabera, auzipetuaren abokatuak, Ioanes Labaienek adierazi zuen DNA arrastoak, hatz-markak eta balin pistola auzipetuarenak [...]

Koordinadora feministaren agerraldia

Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta egingo dituzte gaur elkarretaratzeak (Argazkia: Nerea Uranga)

Zarauzko Udaleko ordezkaritza Donostiako Justizia Jauregira joango da gaur goizean, Amaia
Azkueren familiari elkartasuna adieraztera. Azkue oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren bosgarren saioa izango da gaurkoa, eta aurreko egunetan bezala, lekukoek eta perituek deklaratuko dute epailearen aurrean.

Gaur urtebete topatu zuten Azkueren gorpua Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai Eder urtegian, eta horren harira Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak eta Ane Eizmendi Zarauzko Udaleko zinegotziak egingo dute babes agerraldia, besteak beste. Goizean ez ezik, arratsaldean ere Azkue izango dute gogoan Urola Kostako eskualdeko herri gehienetan. Urola Kostako Koordinadora Feministak elkarretaratzeetara deitu du. Azpeitian 19:30ean izango da mobilizazioa, herriko plazan; Getarian, udaletxe aurrean, 20:00etan; Orion 20:30ean egingo dute kontzentrazioa, 20:30ean; Zarautzen, berriz, udaletxeko plazan da hitzordua, 19:00etan, eta Zumaian ordu erdi geroagoa, magnoliopean. Elkarretaratze guztietan jendetza bilduko dela aurreikusten da. Azpeitiko Bildu koalizioak ere «elkartasuna, samina eta babesa» agertu dio oriotarraren familiari. Halako gertaerak «onartezinak» direla nabarmendu du Bilduk, eta horrelakorik ez errepikatzeko «beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa» erakutsi du. Era berean, kasua «lehenbailehen» argitzeko eskatu du. Koordinadorarekin bat egin, eta elkarretaratzeetan parte hartzeko eskatu die taldeak herritarrei.

Hainbat hedabideek adierazi dutenez, defentsak deitutako sei lekukok deklaratu zuten atzokoan. Iturri horren arabera, auzipetuaren abokatuak, Ioanes Labaienek adierazi zuen DNA arrastoak, hatz-markak eta balin pistola auzipetuarenak direla frogatu dutela, baina, horiek «soilik auzipetua bertan izan zela» frogatzen dutela nabarmendu du; beraz, azpeitiar gazteak Azkue hil zuenik ezin dela frogatu adierazi du.

Akusazioaren abokatuak, Miguel Castellsek, berriz, autopsia izango dela Azkueren hilketaren inguruko froga nagusia adierazi du. Guztira, zortzi froga aurkeztuko dituzte prozesuan.

Gaur, txostena egitekoak
Labaien eta Castells gaur dira prozesuaren inguruko txostena egitekoak. Azkueren hilketa argitzeko epaiketa ateak itxita ari dira egiten, adin txikikoen legea aintzat hartuta. Aurreikuspenen arabera, hurrengo astelehenean amaituko da epaiketa, baina litekeena da atzeratzea. Prozesu osoan zehar 66 lekuko ari dira deklaratzen. Auzipetua izan zen horretan lehena, eta errugabea dela adierazi zuen. Horrez gain, Azkueren alargunak, hilketaren egunean berekin kafea hartu zutenek, oriotarraren hilotza Azpeitian aurkitu zutenek eta auzipetuaren neska-lagunak deklaratu dute azken egunetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide