Aste honetako bideo proposamenak Usurbilera eramango gaitu. Bertan, udalerri honek atez atekoa martxan jartzeko zituen arrazoien berri ematen digu orduko alkate zen Xabier Mikel Rekondok. Grabaketa 2009ko otsailean egina dago, eta handik hilabetera hasi ziren sistema honekin hondakinak biltzen. Oso motza da, eta modu laburrean gauza asko kontatzen ditu. Norbaitentzat baliagarria izatea espero dugu.